XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Gauzak daudenean daudela, ez da zaill ulertzen T.-ko idazlearen lanak egun izan dezakeen interesa).

Eta askatasun osoz joka nezala, nere literatur ezagupen eta, batez ere, moral-zuzentasunean irmo sinisten zutela-eta, bai ene idazki, saio, iker-lan nola eguneroko bizimoduan argi eta maiz erakutsi bezela.

Berardo L.-k ez zuan, ill ostean, idazlan argitaragabe askorik utzi.

Nik beintzat, miaketa-lan luze eta zuurren ondoren, ez nuan alakorik asko aurkitu.

Denak ipuinak-edo, izendapenen bat merezitzekotan.

Ez olerkirik, ez idazlan luze edo elaberririk, noizbait alakoen egille izan genuen arren.

Famatuenak aitatzera (gaur, zorionez, aaztuxeak egonagatik ere), Udazkenetik badator karabana erraturik olerki-bilduma eta Eldarniotan ipuin-sorta.

Bagenekien azken amar urteotan, Eriok eraman zuan arte, ez zuala gauza aundirik idatzi, berak ironiz bezala adierazten zuan gisan ixiltasunaren poetikari atxeki zitzaiola, erabateko etsipenak jota, triste eta bakar, seko burutik egiten asia, ez zuala idazteko bearrik, gairik, tenorerik sentitzen edo aurkitzen eta nik al dakit tankera bereko zenbat purrustada geiago.